Auduino tailerra Jazarren

Pasadan larunbatean Arduino/Genuino Day izan genuen Jazarren bertako Egilegune eta Teknotrakitanako kideek antolatuta, eta oso gustora ibili ginen egia esan.

Auduino tailerra

Atsaldean Auduino tailerra izan genuen Bug273ren eskutik (gero hitzegiten dizuet tipo honetaz) eta hor ibili ginen soldagailuari erabilera ederra ematen.

IMG_1148

Auduino Arduino gainean funtzionatzen duen sintetizadore granular sinple bat da. Tinket.it!eko jendeak garatu eta, Arduinorekin doazen gauza gehienak bezalaxe, edonork erabiltzeko aske utzi zuten interneten (Auduino aipatzen den bakoitzean duzue lotura), beharrezkoa den dokumentaziorekin batera. Izan ere programaz gain hardwarea nola antolatu eta kableak nondik nora doazen jakin beharko duzu. Naiz eta dakien batek kodeari begira kableen nondik norakoa ondorioztatu zezakeen, ez da horren beharrik eta askorik jakin gabe ere, kodea jeitsi, instrukzioak jarraitu eta etxean montatutako sintetizadore granular bat izan dezakezu. Komunitate irekiek internetez egiten duten erabileraren lilura da hau, itzela.

Hala egin genuen: Bug273k ekarritako Arduino txiki modukoetan (Arduino hardware askea izanik edonork kopiatu eta antzeko frabikatu dezake) kodea sartu eta kable bakoitza bere tokian soldatzen eman genuen atsaldea, denbora pasa itzela, eta etxera oparitxo ederra eraman genuen.

IMG_1149

Kutxa moldaketa eta etorkizunerako ideiak

Etxera heltzean burua mar mar neukan eta prestatutako katxarroa euskarri batean sartu beharra zegoenez, gustorago maneiatu eta harekin ibiltzeko, teknologia guzti horri edukiontzi organikoago bat ematearen ideia sartu zitzaidan barruan. Ondoko kaleko txinatarrera joan eta egurrezko kutxatxo merke bat harrapatu (0,90€!!) eta hortik neukan makil bat moztu eta zatitxo bakoitzari taladroarekin zulotxo bat egin. Eta hortxe nuen nire buruan zebilkidanaren prototipotxo azkarra.

IMG_1151

Egia esan oso interegarria suertatu zait proiektu hauxe. Elektronika oso simplez osaturiko instrumentutxoari edukiontzi berezi bat emateak badu bere xarma. Hortik abiatua edukiontziaren ezaugarriak eta instrumentutxoak sortzen dituen soinuak izatez zein kontzeptualki lotzeak (materialeak edo honen jatorriak sortzen dituen hotsak erabiltzen adibidez) bide ugari irekitzen dituela uste dut, eta nire buruan hainbat idei daude bueltaka. Dudarik ez izan etorkizunean honekin erlazionatutako proiekturen bat gauzatuko dudala.

Irakaslea: Bug273

Hagatik, gogoak ditudalako, hementxe azalduko dizuet zein den tipo hau, eta ikusiko duzue arte eta teknologian baduela zer esaterik.

Bug273, edo Fernando Vargas euskal-mexikarra, aspaldiko laguna dut eta hainbat proiektutan ibili gara elkarrekin. Bion kumea da oraintxe lotan dugun Nuke proiektua non Bug273k musika egiten duen (drum and bass, dubstep eta ingurukoak) eta mapeatutako irudiak nire esku dauden: vimeo.com/nukenoiseandstains, soundcloud.com/nuke-noise-stains.

Musika etxean konposatzeaz gain zuzeneko bereziak egiten ditu ere, bertan Gameboy kontsola zaharrak, tailerrean egindako Auduino horietako bat eta antzeko beste katxarreria erabiltzen ditu.  Jostailu elektroniko zaharrak hartu eta manipulatuz musika tresna berezietan bilakatzean datzan Circuit Bending egiten ere iaioa da. Pure Data programaren inguruan ikastaro hainbat emanten topatu dezakezue edo eskuz egindako kaligrafi topaketa batean (ostiralero Jazarren egiten dutena bezalaxekoa, adibidez). Azken boladan “glitch” deritzon arte mota horretan dabil buru belarri, argazki zein bideoak modu askotarikotan eraldatzeko gai da eta oso teknika fina dabil garatzen. Apartekoa tipoa.

Hemen aurkitu dituzue bere lan eta proiektuak:
bug273.net
soundcloud.com/bug273-1
vimeo.com/user7416570

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.