Zer demontre NFT-ekin?

*EU – Ohikoa ez bada ere, post hau elebidun egingo dut, lehenbizi euskara eta azpian gaztelera.
*ES – Aunque no es lo habitual, este post lo haré bilingüe, primero euskera y debajo, en cursiva, castellano.


Immaterial jardunaldietan izen bereko hitzaldia egin nuen apirilaren 2an, Tabakaleran, Donostian. Hitzaldi horretan erabilitako hainbat errefentzien bilduma da hau. Bertan aipatutakoak, aipatutako ordenean, eta besteren bat ere jarriko dut. Hitzaldia aurki egongo da bideoan ikusgai, lotura jarriko dut hemen, egon bezain pronto.

Este post es una recopilación de material al que hice referencia en la charla, del mismo nombre que el post, que dí en el encuentro Immaterial en Tabakalera, Donostia. Pongo el material, en el orden que apareció en la chalra, y algo extra. La charla estará en breve dispobible en vídeo y la pondré aquí en cuanto esté.


• Dot CSV dibulgatzailearen bideoa. Bertan NFTn aldekoak aipatzen ditu, baina zintzoki kontrakoak ere aipatzen ditu. Bideoa La Gata de Schrödinger-ekin egindakoaren erdia da, eta hark kontrako bideoa egin du.

Vídeo de Dot CSV. En principio a favor de los NFTs, pero también comenta cosas en contra. El vídeo es una mitad y La Gata de Schrödinger hace la otra mitad, en contra.

• Aurretik blog honetan berean egindako beste post hau aipatu nuen ere: Artículos y más sobre los NFT, bertan erreferentzia asko dago eta hainbat iruzkin.

Comenté este otro post que hice hace tiempo en este mismo blog, con muchas referencias comentadas: Artículos y más sobre los NFT

• Twitter-ek zure profil argazkian NFT bat jartzeko aukera dauka eta zer diren azaltzen digu.

Twitter permite poner un NFT como foto de perfil.

• Kiko Llaneras-ek idatzitako artikulu honetatik blockchain-en definizioa eskuratu nuen. Nire aburuz artikulu baikorregia: Un mes en el Salvaje Oeste de la Web3, lo cripto y los NFT: entre la utopía y la especulación

Saqué una definición de blockchain de este artículo de Kiko Llaneras, donde comenta un poco de todo, en mi opinión un poco demasiado optimista: Un mes en el Salvaje Oeste de la Web3, lo cripto y los NFT: entre la utopía y la especulación

• Blender programaren sortzaileak, Ton Roosendaal-ek, zera esaten digu: “NFTak %25 interesgarri, %25 energi galera, %50 diruzalekeria. Nahiago nuke sistema bat zeinak artistak bere lanagatik justuki ordaindu eta jarraikortasuna eta etorkizuna emango diena.”

Ton Roosendaal, creador de Blender, nos dice: “Los NFT son 25% interesantes, 25% desperdicio de energia y 50% codicia. Preferiría ver un sistema que pague justamente a artistas por su trabajo y les de continuidad y un futuro.”

• Asko zabaldu zen Everest Pipkinen artikulu hau, bertan NFTren kontrako arrazoi andana ematen ditu: HERE IS THE ARTICLE YOU CAN SEND TO PEOPLE WHEN THEY SAY “BUT THE ENVIRONMENTAL ISSUES WITH CRYPTOART WILL BE SOLVED SOON, RIGHT?”

Este artículo de Everest Pipkin se hizo bastante viral, con un montón de razones en contra de los NFTs: HERE IS THE ARTICLE YOU CAN SEND TO PEOPLE WHEN THEY SAY “BUT THE ENVIRONMENTAL ISSUES WITH CRYPTOART WILL BE SOLVED SOON, RIGHT?”

• NFTn kostu ekologikoaren inguruan Memo Atkem-ek artikulu interesgarriak idatzi ditu. Besteak beste kalkulua egiten zuen webgune bat egin zuen, baina azkenean itxi zuen, erabilera traketsak eman zitzaizkiolako gunerari.

Memo Atkem ha escrito artículos interesantes sobre el costo ecológico de los NFTs. También hizo una web que hacía el cálculo con casos concretos, pero la cerró porque se estaba utilizando de manera no muy constructiva.

• Xataka-ren arabera, NFT-en heren batek ez du jada ezer balio:

Según Xataka, un tercio de los NFTs ya no valen nada:

Twitterreko @NFTtheft kontuak dauden arte lapurketaren islada da. Bertan ikusi dezakegu jende askoren lana NFT bihurtzen ari dela haien baimenik gabe.

La cuenta de Twitter @NFTtheft recoge casos de robos de arte. Vemos cómo la obra de muchas personas está siendo acuñada como NFTs sin su permiso.

• Aipatu genuen askotan NFTekin erlazionatutako irudi edo obrak IPFS sareetan gordetzen dela, baina, zertan datza?

Comentamos que, a veces, las imágenes u obras relacionadas con los NFTs se guardan en una red IPFS, pero ¿de qué se trata?

• Joanie Lemercier artistak Nifty Gateway plataforman egiten ibili diren traketskeriak ezagutu, eta plataforma horretan zituen NFT guztiak baliogabetzea erabaki zuen, beste plataformatan jarri eta jatorrizko erosleei emateko.

El artista Joanie Lemercier descubrió la chapuza que estaban haciendo en la plataforma Nifty Gateway y decidio anular todos sus NFT en la plataforma, acuñarlos en otra y dárselos a los compradores originales.


• Marta Peirano-k beste artikulu interesgarri hau idatzi zuen: Tenemos que hablar del ‘criptogatillazo’, bertatik estatistika hauek atera nituen hitzaldirako: “%10ak operazioen %85 egin eta ondasunen %96 dauka.

De este interesante artículo de Marta Peirano: Tenemos que hablar del ‘criptogatillazo’, saque la siguientes estadísticas: “el 10% de los operadores genera el 85% de las operaciones y acumula el 96% de los bienes”

• Ordezkaritza txikia duten komunitateak NFTak erabiltzen dutenaren adibidea:

Ejemplo de utilización de los NFTs por parte de comunidades subrepresentadas:

• Moxie Marlinspike-k, Signaleko sortzaileetako bat, esperimentu interesgarria egin zuen NFTen ezaugarriak erabiliz. Plataforma bakoitzetik irudi ezberdina ikusten zen et,a behin erosten zenuela, zure diruzorrotik kakaren emojia ikusten zenuen:

Moxie Marlinspike, creador de Signal, hizo un experimento muy interesante aprovechando la naturaleza de los NFT. Desde cada plataforma se veía una imagen diferente enlazada con el NFT, y una vez lo comprabas, desde tu cartera se veía el emoji de caca:

• Laura Cano-k (@Via_de_uscita), arte historialaria eta museologa, egindako txioa: bertan museologian espezializatutako medioek NFTen inguruan etengabe ibiltzeaz aspertua dagoela aipatzen du. Txioan nahiko proiektu ergela agertzen zen, gainera, Da Vinci eta Caravaggioren artelanak pantailetan erakusten dituena:

Un tuit de Laura Cano (@Via_de_uscita), historiadora del arte y museóloga, donde refleja su hartazgo sobre el tema de los NFT invadiendo publicaciones sobre museología. En el tuit, además, aparecía un proyecto un poco absurdo donde se mostraban obras de Da Vinci y Caravaggio en pantallas:

• Tina Rivers-en artikulu honetatik: TOKEN GESTURE, interesgarria ere, zera azpimarratu nuen: kripto artean dabiltzanak 3D renderen materialtasun birtuala fetitxizatzen dutela (hitzaldian okertu nintzen eta esaldia Arian Dean-rena zela esan nuen). Horretaz gain Yves Kleinen obraren errefentzia atera nuen ere.

De este artículo de Tina Rivers: TOKEN GESTURE, que tambíen es muy interesante, saqué la idea de que los artistas de cripto arte fetichizan la materialidad virtual de los renders 3D (en la charla la atribuí erroneamente a Arian Dean). También saqué la referencia al trabajo de Yves Klein.

• Silvia Dal Dosso-ren beste artikulo interesgarri honetatik, honako esaldia hartu nuen: “Lan digitalak, behar teknikoak direla eta, Magic-en karta bihurtzera mugatuak edo hesituak egongo balira ematen du”

Otro artículo muy interesante, este de Siliva Dal Dosso, del que recuperé la frase “Es como si las obras digitales, por necesidades técnicas, estuvieran constreñidas a convertirse en una carta de Magic: The Gathering.”

• Jeff Koons artista, bere beste lerdokeri horietako bat egin eta, oraingo honetan, NFTak sortuko dituela esan, eta NFT horiekin erlazionatutako eskulturak espaziora bidaliko omen ditu:

El artista Jeff Koons, en otra de sus excentricidades, creará NFTs y mandará al espacio las esculturas vinculadas a ellos:

• Memo Atkem artistak, Twitter hari interesgarri bat egin zuen eta, bertan, NFTek bekek eta enkarguek bestelako proiektu motak aurrera eramatea ahalbidetzen ziotela kontatu zuen.

El artista Memo Atkem hizo un hilo de Twitter donde contaba como los NFT le permiten hacer otro tipo de proyectos para los que las becas y los encargos no son adecuados.

• Pussy Riot artista eta aktibista kolektiboak Ukrainaren aldeko NFT bat atera eta sei milioi dolar eskuratu zituen:

El colectivo de artistas y activistas Pussy Riot sacó un NFT y consiguió más de seis millones de dólares para Ucrania:

• Geraldine Juárez artistaren artikulu honetatik: The Ghostchain. (Or taking things for what they are) Walter Benjamin eta harek aipatzen zuen aurarekin NFTek duten erlazioa atera nuen.

Saqué la relación de los NFTs con el aura de la que hablaba Walter Benjamin de este artículo de la artista Geraldine Juárez: The Ghostchain. (Or taking things for what they are)

• Matt DesLauriers artista generatiboak idatzitako artikulu honetatik: On crypto art and NFTs NFTak artistak sinatutako kopien parekoa direlaren ideia atera nuen. DesLauriers-ek NFTen aldeko artisten artean, argudio zentzudunetarikoak erabiltzen dituelakoan nago.

De este artículo: On crypto art and NFTs, escrito por el artista generativo Matt DesLauriers, saqué la idea de que un NFT es como un print firmado por el artista. Creo que DesLauriers es uno de los artistas que, estando a favor de los NFTs, utiliza un argumentario más sensato.

• Galderetan beste bi hauei egin nien erreferentzia: NFTak gig economy deritzon horretan duten eraginaz, eta Blender Guruk Youtuben NFTen inguruan egindako bideoaz.

En el turno de preguntas hice referencia a estas dos: la influencia de los NFTs en la gig economy, y el vídeo sobre los NFT que hizo Blender Guru.


Bukatzeko, hitzaldian zuzenean aipatu ez baina prestatzeko, eta NFTen inguruan haurnatzeko, balio izan zaizkidan artikulu hainbat:

Para acabar, algunos artículos que, aunque no les hiciera referencia directamente en la charla, me sirvieron para prepararla y reflexionar sobre los NFT:


Ni neuk, oraindik ere, ez dakit zer demontre NFTekin, bakean utziko ditudala uste dut.
Ni yo mismo se qué diantres con los NFTs, los dejaré descansar.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.